¡Precio rebajado! Musika-Hizkuntzaren Preludioa Ver más grande

Musika-Hizkuntzaren Preludioa

Nuevo

• Autora: Mª Rosa Egia

Liburu hau irakaskuntzan emandako urteen emaitza da, urte horietan zehar nire klaseetarako fitxak landuz joan naiz. Fitxa erakargarriak dira eta helburu argi eta zehatza dute. Animatu naiz pixkanaka-pixkanaka haiek biltzera eta transmititzen errazak diren irizpide argien eta homogeneoen arabera sailkatzera.

librito.png

carrito-compra-1024x1024.jpg

Más detalles

Más información

Sei urteko neska bat nintzela, musika ikasten hasi nintzen. Ilusioz beteriko ikaslea nintzen. Oso atsegin nuen kantatzea, instrumentua jotzea (nire kasuan pianoa), kantak asmatzea...Hala ere, batzuetan musika-kontzeptuak ulertzea kostatu egiten zitzaidan (inoiz buruz ikasten nituen, besterik gabe). Gainera, liburua irekitzea ez zen erakargarria: ikasgaietako idazkera tradizionalegia zen eta batzuetan eskuz idatzita zeuden. Liburua berria bazen ere,orrialdeek ez zuten ukimen atsegina… Banekien kanta politak zeudela, baina…

Denbora pasatu da: gaurko heziketan ohiko praktika dira kolorearen erabilera eta elementu grafikoen laguntza, ezagutzak barneratzeko eta kontzeptuak asimilatzeko. Umetatik izan dudan ametsa errealitate bihurtu da: ikasteko material zorrotza, baina, era berean, atsegina edukitzea eta bereziki gazteenei zuzendua. Material horrek gonbidapena izan behar du musikara hurbiltzeko, musika ezagutzeko eta ikasteko, baina modu atsegin eta dibertigarrian; aldi berean eraginkorra izan behar du emaitzak ere kontuan hartu behar baititugu.

Urteetako prestakuntzak eta ikasketek ematen duten bermea dut. Baditut ikasketak musika-hizkuntzan, harmonian, konposizioan eta abesbatzan, baita pedagogian ere. Badut hogeita hamar urteko esperientzia irakaskuntzan, horietan zehar etengabeko prestakuntza izan dut eta beste irakasleen eta ikasleen ekarpenez aberastu egin naiz. Haiengandik guztiengandik ikasi dut eta ikasten jarraitzen dut. Haiek guztiak dira proposamen honen parte, eskuetan duzun liburu honen parte: Musika-Hizkuntzaren Preludioa.Musika-hizkuntza ikasteko prestatzen gaituen liburua. Honen aurretik izan dira Musika-Teoria liburuak, musika-hizkuntzarako Teoria Urdinaren lau aleak.

Liburu hau irakaskuntzan emandako urteen emaitza da, urte horietan zehar nire klaseetarako fitxak landuz joan naiz. Fitxa erakargarriak dira eta helburu argi eta zehatza dute. Animatu naiz pixkanaka-pixkanaka haiek biltzera eta transmititzen errazak diren irizpide argien eta homogeneoen arabera sailkatzera.

Nire esker onaadierazi nahi diotSi bemol argitaletxeari, lan honetan sinesteagatik eta izan duen konfiantzagatik, baita argitaratzeagatik beragatik ere.

Musika-Hizkuntzaren Preludioa ikasleari fitxa-liburu bat emateko helburuaz dago eginda. Liburu ikusgarria da, ia testurik gabea, eta honako gai hauetan dago banatuta: udazkena, negua, inauteria, zinema, udaberria eta uda.

Ez da honen asmoa ikasgelako jarduera zuzentzea edo antolatzea.Bere helburua da idatziz laguntzea profesionalak azaldu dituen kontzeptuak ulertzen.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet bai “Andrés Isasi” Musika Eskolari proiektu hau errazteagatik, bai Gorkari bere egonarria eta laguntzagatik.

Reseñas

No hay reseñas de clientes en este momento.

Escribe tu opinión